XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entitate jabeak, espreski edo isilbidez, erreklamazioaren aurka egiten badu, kontrako ebazpena emango zaio erreklamazioari eta bide arrunta irekiko da.

Entitate jabeak eskariarekin adostasuna adierazten badu, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidezko dena ebatziko du, haren adostasuna derrigorrez bere egin behar izan gabe.

3.- Katalogoko mendi baten jabetza inpugnatzen denean, entitate titularrarekin batera Gipuzkoako Foru Aldundia demandatu eta auzitara epatu beharko da.

Foru Aldundia auzitara ez epatzeak iharduketen deusezkotasuna ekarriko du, auzia edozein tramitetan dagoela ere, prozesuzko legeetan ezartzen diren kasuetan, baldintzetan eta moduan zuzentzerik ez dagoenean.

4.- Katalogotik atera egingo da mendi bat, osorik edo zati bat, eskumen zibilak epai irmoz partikular batena dela ebazten duenean.

BIGARREN ATALA

HERRI MENDIEN ZUZENBIDE ARAUAK

27. artikulua.- Herri jabariko mendien zuzenbide arauak

Herri jabariko mendiak preskribaezinak, besterenganaezinak eta bahiezinak dira.

28. artikulua.- Herri ondareko mendien zuzenbide arauak

1.- Ondarezko mendien preskripzio eskuratzailea bakar-bakarrik gertatuko da nagusi gisa edukitza, publikoa eta pakezkoa, hogeita hamar urtetan etenik gabe izatean.

2.- Preskripzioaren ondorioetarako, edukitza eten egingo da Foru Aldundiak edo mendiaren entitate titularrak baso ustiaketak egitean, intrusismoagatik zigorrak ezartzean edo bestelako edozein edukitza egintza gauzatzean.

29. artikulua.- Herri jabariko mendien edukitza

1.- Lege ondorio guztietarako, Katalogoaren arabera mendiaren entitate titularrak berorren edukitza duela ulertuko da, eta edukitza horri ezin izango zaio erasorik egin interdiktuz, ez eta bestelako prozedura berezi edo errolden bitartez ere.

2.- Epaitegikoaren aurreko bide administratiboan edo mugaketa egiterakoan Foru Aldundiak mendi baten edukitzailetzat entitate titularra ez den beste pertsona bat jotzen badu, edukitza behin-betiko finkatua geratuko da, baina jabetza aitortzeko epaiketaren emaitza eragotzi gabe.

3.- Katalogoko mendien edukitza batere eskuhartze judizialik gabe mantenduko du katalogoaren arabera titularra den entitateak, aitorpen epaiketan epai irmoa izan arte.

4.- Epaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuak eskuhartuta eta entitate jabeari entzunda gauzatuko da.